XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bahituen kopuruari zegokion esaldira iritsi zenean, zalantzan jarri zen.

- Mila haur... Eta bi mila jarriko banu? Hobe, hobe bi mila.

- Honela lehenago disparatuko dute eta laburragoa izango da nire hilzoria *hilzoria: agonia.

- Ez denborarik galdu esan zion Paolok erabakior.

- Ez duzu benetan pentsatuko mezu zentzugabe hori aginte postura eramango dudanik?

- Horixe eramango duzula.

- Ez ba. Argi eta garbi esaten dizut. Ez eta ez.

- Indarrez botako zaitut tartatik.

Zeta profesoreak espresio bitxi batez esan zituen hitzok.

Negarrez hasteko puntuan zegoela ematen zuen.

Amaitu zuen idazkia eta, bapatean ulertu ezinezko letra molde bat aukeratuz, berak asmatutako ezizen xelebrez sinatu zuen.

- Idazkera martzianoaren eredu honekin zioen, konturatuko dira gauza ez doala txantxetan.

Orria tolestatu eta Paolori luzatu zion.

- Eta zuk, esandakoa egin.

- Eta bestela? - Bestela... esan dizut, ostikoka bidaliko zaitut.

- Egin ezazu proba, ahal baldin baduzu.

Zeta profesorea bafaka *bafaka: puzka hasi zen, hamaika imentzio egin zituen, baina begietan ezagun zuen ez zela bera inorekin ostikoka hasteko gai.